Oriotarrentzat nahiz bisitarientzat dozenatik gora ekintza prestatu du Orioko Udalak herriko eraglieekin batera uda sasoirako, eta horiek jasotzen dituen programa etxez etxe banatu du jada. Irailaren 26ra arte askotariko ekintzak egongo dira herrian: esaterako, kontzertuak, kirol ekitaldiak, liburu aurkezpenak, zinema emanaldiak eta zirku saioak.
"Udalak eta herriko kultur eragileek denontzako moduko ekitaldi sorta ugaria prestatu" dutela adierazi dute, eta "adin guztietako herritarrentzat" modukoa dela.
Honakoa da udako programazioa:
- Uztailak 10, asteazkena: 18:30ean, Arhus Brass taldearen kontzertua, elizako zimitorioan.
- Uztailak 13-14: XV. Bisiguaren Festa, Herriko Plazan.
- Uztailak 25, osteguna: Arratsaldean, Teink trofeoa arraun zeharkaldia Oriora iritsiko da. Errioan eta plazan.
- Uztailak 27, larunbata: 17:00etan, Antilla III. Reggae Festibala. Hondartzan.
- Abuztuaren 1etik 25era: Gure Zirkua, ostegunetik igandera, Mendibeltz futbol zelaiaren ondoko berdegunean.
- Abuztuak 3, larunbata:
- Arratsaldean, Orioko Kanpina estropada. KAE1 liga. Errioan.
- 19:00etan, Martin de Marteren kontzertua, Aritzaga plazan. Antolatzailea: Arkupe.
- Abuztuak 4, igandea: Eguerdian, Orio Kanpina estropada. Euskotren eta Eusko Label ligak. Hondartzan.
- Abuztuak 7, asteazkena: 22:00etan, Zinema Kalean: Mavka, basoaren zaindaria. Hondartzan.
- Abuztuak 23, ostirala: 19:00etan, Troia antzezlana, hondartzan. Kamikaze Kolektiboa.
- Abuztuak 28, asteazkena: 22:00etan, Zinema Kalean: Momiak. Hondartzan.
- Irailak 12, osteguna: 19:00etan, Poloniako Zakopane herriko dantza taldea. Herriko Plazan.
- Irailak 13, ostirala: 21:00etan, Gure altxorrak dokumentalaren aurkezpena. Herriko plazan.
- Irailak 20, ostirala: 19:00etan, literatur emanaldia: Mareak. Toti Martinez de Lezea, Gorka Hermosa, Edurne Zabalo. Mutiozabal Plazan.
- Irailak 21, larunbata: Egun osoan zehar, Behoria Garbia egitasmoa, errioan.
- Irailak 26, osteguna: 19:00etan, liburu aurkezpena: Denboraren zubia, Iñaki Iturain. Kultur Etxean.