Abuztua Orion igaroko du Gure Zirkuak

Onintza Lete Arrieta 2024ko uzt. 7a, 11:00

Gure Zirkua, Mendibeltz futbol zelai ondoko berdegunean.

Abuztuaren 3tik 24ra bitartean, astean lau egunez egongo da zirkuaren magiaz gozatzeko aukera, ostegunetik igandera. Beste urteetan bezala, Mendibeltz futbol zelaiaren ondoko berdegunean egongo da kokatuta.

Aurreko urteetan bezala, oraingoan ere Orion pasatuko du udaren zati eder bat Gure Zirkuak. Izan ere, abuztuaren 3tik 24ra bertan eskainiko ditu emanaldiak astean lau egunetan, ostegunetatik igandera bitartean. Beti bezala, Mendibeltz futbol zelai ondoko berdegunean egongo da kokatuta.

Sarrerak online erosi behar dira, eta asteazkenean, uztailak 10, jarriko dituzte salgai. Guztira hamabost emanaldi egingo dituzte Orion; 19:00etan izango dira saio guztiak, eta larunbatetan, 12:00etan ere egingo dute beste saio bat.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide