Orioko erakusleiho lehiaketak badu irabazlea: lehiaketan parte hartu duten hamalau establezimenduren artean, Halcon Bidaiak saltokiaren erakusleihoa iruditu zaie politena herritarrei, eta erraz irabazi du, botoen erdia baino gehiago lortuta. Izan ere, 87 pertsonek eman dute botoa, eta horietatik 45 lagunek bozkatu dute Halcon Bidaiak.
Erakusleiho hori Zaragueta Herri Eskolako DBH 3.mailako ikasleek apaindu dute –Noa Aduriz, Paula Veiga, Lucia Noble, Irena Maciejewski eta Ingrid eta Isabela Roig-ek–, eta horregatik, beraientzat da saria ere: otordu bat Arkupe merkatari elkartean bazkide den establezimendu batean.
Izan ere, lehiaketa Arkupek egin du herriko bi ikastetxeekin elkarlanean. Botoa eman dutenen artean, berriz, Arkupeko establezimenduetan gastatzeko bonu bat zozkatu da, 100 eurokoa.