Arkupe elkarteak eta herriko bi ikastetxeek proiektu berri bat jarri dute martxan. Establezimenduetako erakusleihoak apaindu dituzte saltokiekin batera. Guztira, hamalau establezimenduk hartu dute parte, eta herritarrek hilaren 26ra bitartean izango dute aukera gustukoena bozkatzeko. Establezimenduetan bertan kartel batean eskuragarri dagoen QR kodearen bitartez eman daiteke boza.
Parte hartzaileen artean, bestalde, Arkupeko establezimenduetan gastatzeko bonu bat zozkatuko da, 100 eurokoa. Ekainaren 26an jakinaraziko du Arkupek zein den boto gehien jaso dituen erakusleihoa, eta horren diseinua landu duen ikasle taldeak saria jasoko du: otordu bat Arkupeko kide den ostalaritza establezimendu batean.