San Pedro jaietarako gero eta gutxiago falta da, eta 70 urtetik gorako oriotarrek uztailaren 1ean egingo dute beren bazkaria Antilla Hotelean –14:00etan da bazkaria–.
Bazkarira joan nahi duenak derrigor hartu beharko du txartela, eta hori ekainaren 20an eta 21ean bakarrik eskuratu ahalko da, Zaharren Babeslekuan, 16:00etatik 18:00etara bitartean. NA txartela erakutsi behar dela gogorarazi dute eta bi baldintza bete behar direla: Orion jaiota edo erroldatuta egotea, eta 70 urte beteta egotea edo aurten betetzea.
Gainera, bazkarian txartela erakustea ezinbestekoa izango dela jakinarazi dute, eta egun horretan txu-txu trenaren zerbitzua martxan izango dela ere oroitarazi dute.