San Pedro jaiak gero eta gertuago dira. Festa batzordeak eta Orioko Udalak elkarlanean prestatutako egitaraua iragarri dute, eta hainbat ekitaldi antolatzeko laguntza eskatu dute. Horretarako, online galdetegi bat prestatu du udalak, eta zabalik egongo da ekainaren 26ra arte. Taldeka zein bakarka eman daiteke izena.
Hauek dira herritarren laguntza beharko duten ekitaldiak:
Ekainak 28
– 4 lagun behar dira Pello eta Nikolasaren ibilbidean laguntzeko eta ekitaldiaren amaieran jasotzeko. Hitzordua: 18:00etan gaztetxean (21:00ak arteko lana izango da)
Ekainak 29
– 15 lagun behar dira San Martin bizikleta igoeran errepidean mozteko eta oholtza muntatzeko. Hitzordua: 10:15ean plazan (13:00ak arteko lana izango da)
– 8 lagun behar dira Danbolin Musika eta Dantza Eskolako bandaren kontzertuaren ostean oholtza kentzeko. Hitzordua: 20:15ean plazan (21:00ak arteko lana izango da)
– 4 lagun behar dira Pello eta Nikolasaren ibilbidean laguntzeko eta ekitaldiaren amaieran jasotzeko. Hitzordua: 18:00etan kultur etxean (21:00ak arteko lana izango da)
Uztailak 1
– 2 lagun behar dira arrantza lehiaketan antolatzaileei laguntzeko. Hitzordua: 11:30ean anbulatorio atzean (13:00ak arteko lana izango da)