San Pedro jaiak 2024

Jakinarazi dute San Pedro festetako egitaraua

Erredakzioa 2024ko eka. 11a, 10:02

Iazko Arrantza Eguneko irudia. (Rosana Arruti argazki estudioa)

Ekainaren 28an hasiko dira sanpedroak Harrotasunaren Egunarekin, eta uztailaren 1ean amaitu. Lau egunez askotariko ekitaldiak izango dira San Pedro festetan. Urteko zenbait ekitaldik hutsik egin ezin badute ere, badira berrikuntza eta sorpresa batzuk. 

Orioko Udalak prest du San Pedro jaietako egitaraua. Lau egunetan zehar askotariko ekintzak izango dira, betiko ekintzez gain, berrikuntza batzuk ere izango dira aurten. Izan ere, ahalik eta herritar gehienarengana iristea da festen asmo nagusia, eta, horretarako, oriotar guztien neurrira prestatu behar dira festak.

Egitaraua osorik, hemen:

Ekainak 28, ostirala. Harrotasunaren Eguna

10:30-12:30. Jubilatuen hamaiketakoa, Zaharren Babeslekuan.

14:30. 16 urte artekoen 3x3 futbol txapelketa, Zaragueta Herri Eskolak antolatuta.

18:30. Pello eta Nikolasa erraldoiak Danbolin musika eskolako txistulariekin, Vilafranca del Penedes herriko Drac eta Aliga figurekin eta Hernaniko dultzaina jotzaileekin.

19:00. Pala txapelketaren finala, frontoian.

20:00. Festen hasierako txupinazoa eta txosnen irekiera.

20:15. Yogurina Borovaren familientzat emanaldia, Herriko Plazan.

23:00. Erromeria eta festa: Haizea Arrosa eta Eromena DJa.

Ekainak 29, larunbata. San Pedro Eguna

06:00. Gaupaseroen argazkia, eskaileretan.

11:00. Talai Mendik 75 urte: slackline ikuskizuna, udaletxetik Frantses fabrikara.  Haur eta gazteentzat errio gainean bigarren soka bat jarriko dute.

11:30. Bizikleta igoera, plazatik San Martinera. 14 urte bitartekoek plazatik Pilikura egingo dute.

12:30. Bikote gazteen XIII. Trikitixa Txapelketa, plazan.

12:30. Meza, Salatxo abesbatzarekin.

17:00. Haur eta gazteen pilota txapelketako finalak, frontoian.

17:00. Helduen dardo txapelketa, Aurrera tabernan.

18:00. Soka dantza, Herriko Plazan.

19:00. Danbolin musika eskolako bandaren kontzertua, Herriko Plazan.

19:30. Pello eta Nikolasa erraldoiak, Danbolin musika eskolako trikitilariekin, Vilafranca del Penedes herriko Drac eta Aliga figurekin eta Bidebietako gaita jotzaileekin.

20:00. Txista gaua: herriko disko jartzaileen emanaldia, plazan.

Ekainak 30, igandea. Arrantzale Eguna

11:00. Arrantzale Eguneko desfilea, kalez kale.

11:00. Kimuen arraun erakustaldia.

12:00. Beteranoen estropadak: Jakes Landa memoriala, hamargarren bandera.

12:00. Sardinak herriko hiru txokotan, eta sagardoa, plazan.

12:30. Haur eta gaztetxoen dardo txapelketa, Aurrera tabernan.

13:30. Arrantzale Eguneko ekitaldia, plazan.

15:00. Herri bazkaria, plazan edo frontoian, eguraldiaren arabera.

17:00. Bide Batez erromeria, plazan.

20:00. Herriko txaranga. Ibilbidea: Abeslari, plaza, Aritzaga, Ibai Ondo, plaza.

23:00. Etxeluze gaztetxearen XIV. urteurrenaren harira, Les Testarudes taldearen kontzertua, plazan.

Uztailak 1, astelehena. San Pedro hirugarrena

Euskadiko Ferialari Autonomoen Elkartearen eta Orioko Udalaren arteko hitzarmenari esker, barraken prezioa euro batekoa izango da egun osoan.

11:00. Tapiza: Irudimena plazara! DBHko gazteei bideratutako arte jarduera, plazan. Aurrez eman behar da izena.

11:30. Heriotzarik gabeko arrantza, anbulatorio atzean: benjaminak, kimuak eta infantilak.

13:30. Pintxo hotzen lehiaketa, plazan, Orioko Herri Ikastolak antolatuta. Aurrez eman behar da izena.

14:00. 70 urtetik gorako oriotarren bazkaria, Vila Antilla hotelean. Aurrez eman behar da izena.

18:00. Txurrudiskoteka, gaztetxean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide