San Pedro jaiak 2024

Futbol txapelketa izango da San Pedro jaietan eta dagoeneko eman daiteke izena

Andrea Zipitria 2024ko eka. 8a, 17:00

Futbol 7 txapelketa Orion. (Aitziber Arzallus)

Hilaren 17ra arte izango da izena emateko aukera, Karelan, Zaraguetan edo formulario bidez.

VI. Futbol 3x3 txapelketa izango dira aurten ere Orioko San Pedro jaietan. Ekainaren 28an, ostiralarekin, egingo da txapelketa,, Mendibeltz zelaian eta dagoeneko ireki dute izena emateko aukera. Hilaren 17ra arte, Zaragueta Herri Eskolan, Karela Kiroldegian edo formulario honen bidez egin daiteke. Jokalari bakoitzak lau euro ordaindu beharko ditu.

Futbol txapelketan bost kategoriatan banatuko da. LH1etik LH6ra artekoak; DBH1ekoak eta DBH2koak, eta DBH3 eta DBH4. Kategoria horiek guztiak mistoak izango dira. Helduek ere (16 urtetik gorakoak)  izango dute jokatzeko aukera. Aurten, gainera kategoria berri bat estreinatuko da: nesken helduen kategoria berria izango da.

Gehienez ere adin bakoitzean hamar talde onartuko dira, eta talde bat osatzeko, lau edo bost jokalari bildu beharko dira. Zalantzaren bat izanez gero, telefono kontaktua ondorengoa da: 688 73 97 70. 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide