Aste gutxi falta dira San Pedro jaiak iristeko, eta horien atarian, festen bueltako egunkari berezia egin du Orio Gukak. Gaur ari da hedabidea gehigarri hori herriko etxe guztietako buzoietan banatzen.
Guztira, 24 orri ditu San Pedro jaietako egunkari bereziak, eta Orio Gukak askotariko edukiak bildu ditu orri horietan: elkarrizketak, erreportajeak, iritzi artikuluak eta festa egitaraua, besteren artean. Azaleko irudia, Rosana Arruti argazkilariarena da.