Herriko plaza girotzeko asmoz, antolatu ohi dute urtero Trikitilari Txapelketa, San Pedro jaietan. Aurten, ekainaren 29an, larunbatarekin, egingo da eta izena emateko aukera bihar arte luzatuko da.
22 urtez azpikoei zuzendutako txapelketa izango da, eta izen-ematea bihar arte egongo da zabalik. Horretarako, ketxea@orio.eus edo kultura@orio.eus helbideetara idatzi behar da. Udalak azaldu du gutxienez bost bikotek inskribatu beharko dutela txapelketa egin ahal izateko, eta Euskal Herriko trikitilari eta pandero jotzaile gazteei bertan parte hartzeko dei egin die.