Ezintasuna dutenentzako aparkaleku berria jarri du udalak Eusko Gudarien kalean

Andrea Zipitria

Esintasuna dutenentzat jarri duten aparkaleku berria.

Anbulatorio pareko errepidea oinezkotu dutenez, bertan zegoen ezinduen aparkalekua desagertu egin da, eta udalak berri bat sortu du Eusko Gudarien kalean. Motoen aparkalekua eta zamalanetarako egokitutako eremua ere lekualdatu dira.

Anbulatorio pareko errepidea oinezkoentzat bihurtu du udalak, eta horregatik, bertako ezinduen aparkalekua desagertu egin da, eta udalak Eusko Gudarien kalean haientzako plaza bat egokitu du. Motoen aparkalekua eta zamalanetarako egokitutako eremua ere aldatu egin ditu; kasu honetan, Arrantzale kaleko 6. zenbakiaren parera igaro dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide