Kukuarri Astean murgilduta dabil Talaimendi mendi elkartea, eta atzo arratsaldean urteroko hitzordu baten txanda izan zen: orientazio proba.
Gaztetxo ugari animatu zen mapa hartu eta proba egitera, eta giro onean ibili ziren aurrera eta atzera, taldeetan banatuta. Amaieran, sariak ere jaso zituzten mendi elkartearen egoitzan.
Gaur arratsalderako ere antolatu du ekintza Talaimendik: OCR zirkuitua egongo da tirolinako parkean, 17:00etatik aurrera. Bihar, berriz, Kukuarri Asteko ekintza ikusgarriena, elizako horma eskalatzeko aukera egongo baita, eta baita elizatik plazara tirolinan jaisteko aukera ere. Kiroldegian, berriz, rokodromoan ibiltzeko aukera izango da. 16:00etan hasiko dira hiru ekintzok.
Igandean amaituko da Kukuarri Astea, Kukuarri Egunarekin. Tontorrera joango dira herritarrak goiz pasa nahiz egunpasa, eta 09:00etan plazan jarri dute mendirantz abiatzeko hitzordua. Goian salda eta pintxoak izango dituzte zain, baita meza ere, hala nahi duenak. 11:00etan izango da elizkizuna.
(Argazkiak: Talaimendi elkartea)