Slackline saioa egin zuten atzo arratsaldean tirolinako parkean, eta haurrek ederki pasatu zuten ateri tarteetan orekarekin jolastuz –slackline deitzen zaio bi punturen artean eta lurzorutik hurbil jartzen den nylonezko lokarri baten gainean oreka mantentzea datzan kirolari–. Ekintza horrekin abiatu du Talai Mendi mendi elkarteak Kukuarri Astea, eta igandera bitartean, egunero egongo da ekintzaren bat herritarrentzat.
- Gaur, osteguna: orientazio proba izango da GOT taldearekin, 17:00etatik aurrera, Talai Mendiko lokalean hasita. Mapa hartuta, herrian ezkutatutako mugarri eta lekuak aurkitu beharko dituzte. Edozeinek parte har dezake, eta bakarka, familian nahiz taldean egin daiteke.
- Bihar, ostirala: OCR zirkuitua, tirolinako parkean, 17:00etatik aurrera.
- Etzi, larunbata:
- 16:00. Rokodromoa kiroldegian, haurrentzat.
- 16:00. Eskalada elizako horman.
- 16:00. Tirolina elizatik plazara.
- Maiatzak 26, igandea, Kukuarri Eguna:
- 09:00. Irteera, herriko plazatik.
- 11:00. Tontorrean, elizkizuna.
- Ondoren, salda eta pintxoak.
- Ekainak 2, igandea:
- 09:30. Dunetako landare inbaditzaileak kenduko dituzte Herrio taldearekin. Eskularruak eraman behar dira.
- 12:30. Hamaiketakoa.