Orioko Futbol Taldeak apirilaren 23an iragarri zuen gaur egungo zuzendaritza taldeak ez duela jarraituko hurrengo denboraldian, eta erreleborako prozesua abiatuko zuela laster. Bada, maiatzaren 22an emango dute bigarren pausoa, futbol klubeko bazkideekin ezohiko batzarra eginda.
Batzar horrek bi puntu izango ditu: zuzendaritza berria hautatzeko prozesua, eta eskariak eta galderak.
Batzarra Salatxo aretoan izango da, hilaren 22an, asteazkena, 19:30ean. Gutxienez bazkideen erdiak ez badira biltzen, bigarren deialdian hasiko da batzarra, 20:00etan.
Klubeko presidente Harkaitz Agirrek apirilaren 23an ohar bidez jakinarazi zuen dagoeneko badaudela "zuzendaritza berri batean sartzeko prest dauden bazkide batzuk", baina "ateak zabalik" daudela esan zuen "lantalde horretan aritzeko interesa dute guztientzat, bereziki emakumeentzat". Hemen irakur daiteke orduan kaleratutako oharra.