Orioko udalbatzarrak

Ikusgai dago otsaileko udalbatzarra

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Orioko Zaharren Babeslekuko taberna-jatetxearen eta Antilla hondartzako 2. zenbakidun eraikinaren kontratazioa-espedienteen egoera izan zuten hizpide besteak beste.

Atzo arratsaldean otsaileko ohiko udalbatzarra egin zuten Orion, eta azken astetan herrian zeresana ematen ari diren bi esleipen prozesuren inguruko informazioa eskaini zuten udal ordezkariek; Zaharren Babeslekuko taberna-jatetxea eta Antilla hondartzako 2. zenbakidun txiringitoak kudeatzeko kontratazio-espedienteen tramitazio-egoeren berri eman zuten, hain zuzen ere.

Bestalde, udal-langileen eta kargua dedikazio osoarekin edo partzialarekin betetzen duten udal-korporazioko kideen ordainsarien %0,5eko igoera gehigarria onartu zuten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide