Familia eta lagun talde andana elkartu da gaur Karela kiroldegian San Nikolas jaietako herri bazkariaz gozatzeko. Bapo jan eta edateko gogotsu ziren batzuk, eguna lagunartean igarotzeko pozik, beste asko. 400 lagun ingururentzat prestatu dute bazkaria goizean hasita sukaldari boluntarioek, eta lan eta lan aurkitu ditu hedabide honek Koldo Arruti eta Jesus Makazaga, atzo bertan herritarren omenaldia jaso zuten boluntarioetako bi.
Mahaiak prestatzen eta janaria zerbitzatzen, berriz, gazte talde bat aritu da, eta haiekin ere hitz egin du Karkarak. Baita Iosu Lizarralde zinegotziarekin eta lagunekin bazkariaz gozatzera joan den herritar batekin ere.