Ahitu egin dira Gure Zirkuko azken emanaldietarako sarrerak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko abu. 24a, 10:03

Gure Zirkuaren karpa ingurua jendez beteta. (Gure Zirkua)

Gaurtik larunbatera bitartean eskainiko ditu Gure Zirkuak azken saioak Orion.

Abuztuko azken txanpan sartuta, Gure Zirkuaren egonaldia ere bukaerara iristen ari da. Gaurtik larunbatera bitartean eskainiko ditu azken emanaldiak herrian, irailaren 8an Arbizura joan aurretik, eta internetez ahitu egin dira azken saioetarako sarrerak. Aurtengoan ere herritar eta bisitari ugari igaro da Gure Zirkuko karpatik, eta Gure Zirkuko kideek eskerrak eman dizkiete: " Bertako bizilagunak, urtero bisitan etortzen zaretenak, eta aurten lehenengoz azaldu zaretenak. Eskerrik asko guzti-guztiei!", azaldu dute sare sozialen bidez.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide