San Nikolas Jaiak

Oriotarrek gogor salatu dute San Nikolas gauean izandako erasoa

Aitziber Arzallus

Dozenaka herritar batu dira Jai Batzordeak deitutako mobilizaziora, eta erasoa gaitzesteaz gain, Erasorik gabeko parranda aldarrikatu dute.

San Nikolas egunaren ospakizunetan, dena ez zen izan festa eta parranda. Goizaldean, 05:00ak jotzeko zirela, plazan zegoen herritar baten abisua jaso zuen Ertzaintzak, ginezko bat arma zuriz beste herritar bati mehatxu egiten ari zela jakinaraziz. Ertzainak bertaratu eta erasotzailea atxilotuta eraman zuten.

Gertatutakoa salatzeko, Jai Batzordeak elkarretaratzera deitu zuen atzo arratsalderako, eta deialdiak dozenaka herritar batu zituen plazan, 20:00etan. Erasorik gabeko parranda aldarrikatu zuten bildutakoek. Udalak ere bat egin zuen deialdiarekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide