Bart gauean Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du Orion, beste herritar bati arma zuriz mehatxu egitea leporatuta. Ertzaintzak KARKARAri baieztatu dionez, txoznagunean jazo dira gertakariak, Herriko Plazan alegia. 04:55ean, herritar baten deia jaso du Ertzaintzak, gizonezko bat arma zuriz beste bati mehatxu egiten ari zela jakinaraziz. Ertzaintzaren hainbat patruila bertaratu dira plazara. Gizonezkoa atxilotuta eraman dute, eta uneotan hala jarraitzen du. Behin Ertzaintzak beharrezko diligentziak egindakoan, epailearen esku utziko du atxilotutako gizona.
Gaur goizean kartelak agertu dira herrian, bart gaueko gertakarien berri emanez. Kartel horietan gizonezkoaren argazkia eta izen abizenak ageri ziren, eta udaltzainek kendu egin dituzte, pertsona bat horrela seinalatzea legez kontrakoa dela eta.