Ikusgai dago Orioko Udalaren iraileko udalbatzarra

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko ira. 30a, 10:06

Atzo arratsaldean iraileko udalbatzarra egin zuten Orion, eta besteak beste, 2023ko tasak eta zergak onartu zituzten bertan.

Hona hemen, udalbatzarrean landu zuten gai zerrenda

  • Onartzea, egoki bada, Ordenantza Fiskalak eta beren eranskinak aldatzeko proposamena, eragina 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera izango duena.
  • Onartzea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 10/2022 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu-transferentziaren modalitatean.
  • Onartzea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 11/2022 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu gehigarrienrr modalitatean.
  • Onartzea, egoki bada, Agitax Gipuzkoako Taxi Elkarteak bidalitako 2023rako hiriko taxi-tarifak.
  • Onartzea, egoki bada, BPXport Kirol Zerbitzuak, SL enpresari Karela kiroldegiko kudeaketa integralaren eta Arraunetxe eta Mendibeltz futbol-zelaia mantendu eta garbitzeko zerbitzuen adjudikazioa bigarrenez luzatzeko proposamena.
  • Onartzea, egoki bada, prozedura negoziatu bidezko lehiaketa publikoa, Orioko udal-kanpinean aisialdiko igerilekua eta ur-parkea eraikitzeko obrak kontratatzeko.
  • Eskariak eta galderak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide