Surfak Urola Kostan duen pisua da Felix Aizpuruak gidatutako Xaka! saioaren ardatza. Hamargarren atalean, galdera bat jarri du mahaigainean: Zer egin dezake surflari batek olaturik ez dagoen egun batean? Horri erantzuna emateko eta paddle surfaz gehiago jakiteko, Zumaiako Flysch surf eskolako Alfonso Perezekin elkartu da Aizpurua.