Aste honetan "umore filosofikoz" erantzun dituzte KARKARAren galderak Ibai Esoainek eta Jon Ubegunek. Gipuzkoako txapelketa irabazi zuten lehengo asteburuan, eta garaipenaren osteko elkarrizketan adierazi zutenez, haientzat "sekulakoa" litzateke Euskal Herriko txapelketako finaletako bat irabaztea. Esan eta egin: Leitza (Nafarroa) elkartu ziren atzo 2020ko Euskal Herriko Mus Txapelketako finalistak, eta herriko muslariak txapela banarekin itzuli ziren etxera.
Arraiozko (Nafarroa) Beñardo Alunda-Joselu Retegiri gailendu zitzaizkien Esoain eta Ubegun finalean, eta denboraldiko bigarren txapelketa irabaztea lortu zuten. Datorren larunbatean Baigorrin (Nafarroa Behera) izango da bikotea 2022ko Euskal Herriko Mus Txapelketaren finalean, hirugarren astez jarraian beste txapela bat irabazteko borrokan.