Herritarren igurtzia jaso dute estropalariek aurten ere, Kontxarako bi egunen faltan

Iñigo Gaiton

Aurten ere, herriko arraun-zaleek babesa adierazi nahi izan diete estropalariei, Kontxako bigarren igandearen aurreko ostiralean. Dagoeneko tradizio bihurtu da zazpiak aldera egin den topaketa, eta oraingo honetan ere jende mordoxka hurreratu da errio aldera. Bukatutakoan, uretako entrenamendu saioa egitera joan dira bi txalupak, herritarren berotasuna jasota.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide