Kontxaren bigarren jardunaldian "arduraz jokatzera" deitu du Orioko Udalak

Karkara

"COVID19-aren aurkako protokoloan ezarritako segurtasun-arauak bete behar direla" azpimarratu du udalak.

Igande honetan, irailaren 12an, izango da Kontxako Banderaren bigarren jardunaldia. Horren ostean Orion izan daitezkeen ospakizunak direla-eta, udalak dei egin die herritarrei "erantzukizunez jokatzera". Nabarmendu du "COVID 19-aren aurkako protokoloan ezarritako segurtasun-arauak bete behar direla une oro".

Hortaz, "jardunaldiaz gozatzera" deitu du udalak, baina, "betiere, gaur egungo egoerak eskatzen duen zentzunetik eta konpromisotik".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide