Hirugarren kaletik ariko dira Orioko traineruak Kontxako lehen estropadan

Amaia Urbieta Arruti

2019ko Kontxako estropadetako irudia.

10:00etan hasiko dira arraunean emakumezkoak, eta 11:00etan, berriz, gizonezkoak. Orioko bi traineruak kale beretik ariko dira; bata lehen txandan, eta bigarrenean bestea.

Gaur goizean jokatuko dute Kontxako lehen estropada Orioko bi traineruek, eta egin berri dute horrenbesteko zeresana eman ohi duten kaleen zozketa, Donostiako udaletxean. Orio hirugarren kaletik aterako da lehen jardunaldi honetan, gizonezkoen zein emakumezkoen estropadetan. Emakumezkoenean aurreneko txandan egingo du arraun, eta gizonezkoenean, berriz, bigarrenean.

Horrela banatuta geratu dira kaleak emakumezkoen lehian:

Lehen txanda:

  1. Donostiarra
  2. Deusto 
  3. Orio
  4. Tolosaldea

Bigarren txanda:

  1. Hondarribia
  2. Chapela 
  3. Arraun Lagunak
  4. Hibaika

Eta horrela, berriz, gizonezkoenean:

Lehen txanda:

  1. Urdaibai
  2. Donostiarra
  3. Zierbena
  4. Hondarribia

Bigarren txanda:

  1. Santurtzi
  2. Ares
  3. Orio
  4. Cabo da Cruz

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide