Ondarroan eta Hondarribian jokatuko dira Eusko Label ligako estropadak

Juan Luis Romatet 2021ko abu. 20a, 16:00

Ondarroan larunbatean, eta Hondarribian igandean. Hauek dira Eusko Label ligako asteburu honetako hitzorduak. 

Eusko Label ligako bi estropada jokatuko dira asteburu honetan ere. Larunbatean Ondarroan izango dute arraun giroa, eta egun bat geroago, Hondarribian.

XXXVII Ondarroako Bandera-Cikautxo bandera jokatuko da. Eusko Label ligarako puntuagarria den estropada 18:13etatik aurrera jokatuko da. Igande eguerdian, berriz, Hondarribiko XXXIV Bandera-Mapfre bandera izango da jokoan. 12:13tan abiatuko da lehen txanda. 

Aurreko estropadetan egindako lan txukuna errepikatu, eta, posible bada, banderak irabazteko borrokan egon nahiko du Orioko traineruak. Laugarren egin zuen Oriok pasa den asteburuan jokatutako Zarauzko estropadan. Sailkapen orokorrean bosgarren da San Nikolas, 120 punturekin, laugarren den Zierbenarengandik bi puntu eskasera. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide