Irudietan: Orioko traineruak Bilboko erlojupeko estropadan

Onintza Lete Arrieta

Aitor Arrizabalagak honako argazkiak egin zituen atzo arratsaldean Bilboko itsasadarrean jokatu ziren estropadetan. Orio-Orialkiko taldeek ahalegin handia egin zuten erlojuaren aurka; emakumezkoak bigarren sailkatu ziren, eta gizonezkoak, laugarren.

KRONIKAK: Bilboko erlojuaren aurkako Eusko Label ligako estropada eta Euskotren ligako estropada.

Gaur hitzordu garrantzitsua dute bi taldeek Santurtzin, liga amaitzeko hiru jardunaldi gelditzen direlako Euskotren ligari dagokionez, eta gizonezkoetan, puntu bakoitza delako garrantzitsua Oriorentzat.

11:40an hasiko da emakumezkoen lehia, eta 12:13ean, berriz, gizonezkoena.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide