Orioko neskak bigarren izan dira Castron

IƱigo Gaiton 2021ko uzt. 24a, 18:25

Artxiboko irudia

Arraun Lagunakek irabazi du Caixabank bandera, azken metroetan Oriori aurrea hartu eta gero. Gaurko garaipenarekin, donostiarrena da Euskotren ligaren lidertza.

Estropada ikusgarria jokatu dute Castron Euskotren ligako lau txalupek. Estropada-eremu bihurrian, azken metroetan erabaki da lehia. Lehen luzean, Donostiarra izan da nagusi lehen erdian, baina balizetara iristerako, Orio parean jarri zaie. Hala, Oriok hartu du ziaboga aurrena. Estropa buruan ziren bi txalupek buelta txarra egin dute, eta horren ondorioz, Donostiarra atzean geratu da.

Bigarren luzean Orio aurretik joan da denbora tarte luzean, baina Arraun Lagunak gertu izan dute une oro, segundo bateko tartean, eta bien arteko lehia oso estua izan da. Momentu batean, bi txalupak asko hurreratu dira, eta epaileak bandera zuria ere atera die donostiarrei. Hala, azken metroetan Arraun Lagunakek aurrea hartu dio Oriori, eta haiek lortu dute garaipena.

Gaur irabazitako banderarekin, Arraun Lagunak jarri da Euskotren Ligako lidertzan, Oriorekiko puntu bakarraren aldearekin.

Sailkapena:

Arraun Lagunak 11:31:21

Orio 11:32:65

Donostiarra 11:39:13

Hondarribia 11:40:66

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide