Etxeko bandera ere, etxean

Onintza Lete Arrieta

Orio Kanpina IX. Bandera etxean gelditu da aurtengoan, eta atzo iluntzean denboraldiko hirugarren errezibimendua egin zieten herritarrek eta udal ordezkariek Orio-Orialkiko neskei.

Aurten larunbatetako estropadetan banderarik irabazi gabe ziren Orio-Orialkiko neskak, aste honetara arte. Etxean jokatzen zuten, eta iaz horrexek ihes egin zielako, aurten ez zuten hutsik egin nahi, eta baita lortu ere.

Atzo iluntzean udaletxeko balkoian eskegi zuten, ligako hirugarren errezibimenduan. Joxemari Olasagastik argazki hauek egin zizkien.

KRONIKA. Larunbateko estropada.

Jarraitu Orio Arraun Elkarteko traineruen ligak KARKARAren atal berezian. Porra ere antolatu dugu, parte hartu eta irabazi sari ederrak!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide