KAE 1 ligak eskualdean jokatu ditu asteburu honetako bi jardunaldiak. Atzo eguerdian Zumaiako uretan lehiatu baziren traineruak, gaur Orion aritu dira nor baino nor, Orio Kanpina III. Bandera lortzeko borrokan. Azkenean, Pedreña nagusitu da, Kaikurengandik hiru segundo eskasera helmugaratuta, hirugarren txandan. Multzo berean lehiatu da Getaria, baina ezin izan du garaipen bikoitzik lortu. Aitzitik, atzoko lorpena erdiesteko egindako ahaleginak ordaina pasatu dio gaurkoan, eta bosgarren postuarekin konformatu behar izan du. Edonola ere, lider jarraitzen du; hori bai, Pedreñak estuki jarraitzen dio.
Orioren bigarren ontzia bederatzigarren postuan sailkatu da. Bigarren txandan aritu da lehian, baina ez du bere arraunkerarekin asmatu. San Juan eta Arkoterekin batera aritu da, eta hasieratik atzean geratzen joan da segundo asko galduz. Azkenean, txandako azken postuan bukatu du. Bestalde, Telmo Deun ontzia gaur ez da uretaratu.
SAILKAPENA
1º | SDR PEDREÑA | 20:29,48 | |
---|---|---|---|
2º | KAIKU BEREZ GALANTA | 20:32,37 | |
3º | SAN PEDRO | 20:37,20 | |
4º | ARKOTE URIBE KOSTA | 20:46,51 | |
5º | GETARIA | 20:51,44 | |
6º | SAN JUAN- ORERETA BERRIKUNTZAK | 20:54,00 | |
7º | CASTRO PRODUCHA | 21:08,66 | |
8º | CAMARGO cueva el Pendo | 21:19,70 | |
9º | ORIO-ORIALKI | 21:34,59 | |
10º | ASTILLERO | 21:41,42 | |
11º | LAPURDI-Antton Bilbao | 21:48,00 |