Orain artean, larunbatetan Donostia Arraun Lagunak-entzat izan da garaipen eta igandetan Orio- Orialkirentzat, baina gaur dinamika hori hautsi egin dute oriotarrek eta denboraldiko hirugarren trapua erdietsi dute, etxean bertan. Orio Kanpina IX. Bandera irabazi dute, eta, ondorioz, lidertzari serio eusten diote.
Estropada hasiera bizia egin dute lau ontziek, baina Oriok aurretik sartu du branka, eta apurka-apurka hiru segundoko aldea atera die Arraun Lagunak eta Hondarribiari; Donostiarra, aldiz, atzean geratu da. Ziabogan txalupa apur bat zabaldu baldin bazaie ere, bizkor atera dira; ez horrela Arraun Lagunak, non atzean geratu den. Hondarribiak serio jarraitu du, ordea, oriotarren lorratza. Segundo pare batez handitu du aldea Oriok aurkariekiko bigarren luzean, eta aise irabazi du estropada, nahiz eta bukaeran besteak gerturatzen joan diren.
Sailkapena
- Orio-Orialki 10:55,26
- Hondarribia 10:58,36
- Donostia Arraun Lagunak 10:58,76
- Donostiarra 11:01,28
Aupaaa neskak ! Gaur bandera etxean geratzen da ???????????? pic.twitter.com/A6qFAZnQ3E
— Orio AE (@CRO_OrioAE) July 17, 2021