Puntu garrantzitsuak galdu ditu Orio-Orialkik Eusko Label ligako gaurko jardunaldian

Onintza Lete Arrieta 2021ko uzt. 11a, 13:51

Ohorezko txanda hasi denerako itsasoa zeharo nahasia zegoen eta haize zakarra zebilen, eta kalte egin die txanda horretakoei, eta mesede, aurreneko txandakoei. Ondorioz, 11. postuan sailkatu da, eta sailkapen orokorrean laugarren postutik seigarrenera urrundu dira oriotarrak.

38. Petronor Bandera jokatu dute gaur eguerdian Zierbenan Eusko Label ligako taldeek. Itsasoa asko nahastu da aurreneko txandaren ondoren, haizea zakartu egin da, eta eragina izan du taldeen denboretan. Aurreneko txandakoei egin die mesede, eta kalte gainerakoei, batez ere Oriori. Ohorezko txandan aritzeko aukera galdu du, baita puntu batzuk ere, sailkapen orokorrean goian daudenekiko.

Ondarru eta Hondarribiaren artean egon da lehia estropadaren zati handienean, aurreneko eta hirugarreneko txandetan jokatu duten ontzien artean. Estropadaren azken zatian, ordea, Santurtzik hartu dio aurrea Hondarribiari, eta azken horren eta Ondarruren artean sortu da lehia. Aurreneko txandan lehiatu den Ondarruk altxa du bandera, ordea, azkenean.

Ohorezko txandan lehiatu da Orio-Orialki, baina asko sufritu arren, ezin izan dute emaitza onik eskuratu, eta azken postuan amaitu dute txanda. 11. postuarekin konformatu behar izan dute gaurkoan, eta sailkapen nagusian behera egin du, laugarrenetik seigarrenera.

GAURKO SAILKAPENA

1. Ondarroa 20:32,20
2. Lekittarra 20:39,66
3. Santurtzi 20:41,66
4. Hondarribi 20:45,42
5. Tiran 20:46,86
6. Cabo 20:52,00
7. Donostiarra 20:54,40
8. Bermeo 20:58,32
9. Zierbena 21:01,66
10. Zarautz 21:01,84
11. Orio 21:05,70
12. Ares 21:24,66

SAILKAPEN OROKORRA

1. Santurtzi 42 puntu
2. Hondarribi 36 puntu
3. Zierbena 35 puntu
4. Donostiarra 31 puntu
5. Urdaibai 28 puntu
6. Orio-Orialki 27 puntu
7. Ondarroa 25 puntu
8. Cabo 22 puntu
9. Lekittarra 20 puntu
10. Ares 18 puntu
11. Tiran 16 puntu
12. Zarautz 12 puntu

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide