Herritarren errezibimendua Euskotren ligako lehen asteburuko bandera irabazi duten arraunlariei

Onintza Lete Arrieta

Txarangararen atzetik, banderarekin sartu dira plazan Orio Arraunketa Elkarteko protagonistak Coruñatik Oriora iritsi ondoren. Udaletxeko balkoian bandera astindu banan-banan, eta hantxe eskegita utzi dute, herritarren txalo eta oihu artean. Udaleko ordezkariak ere han izan dira. Pandemia egoera nabaritu da, ohi baino herritar gutxiago bildu baita plazan.

Sekulako hasiera eman diote oriotarrek Euskotren ligari asteburuan Coruñan. Izan ere, atzo emaitza eskasa lortu arren, gaur atzokoa irauli, eta bandera eskuratuta itzuli dira etxera Xanti Zabaletaren neskak.

Larunbateko estropadaren kronika.

Igandeko estropadaren kronika.

Jarraitu gure ARRAUNEKO ATAL BEREZIAN Orio Arraun Elkarteko traineruen denboraldiak

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide