Denboren arteko alde handiak eta itsaso zakarra izan dira gaurko Zarauzko estropadaren ezaugarri nagusiak. Orioko mutilek ez dute egunik onena izan, eta txandako garaile izan den Santurtzi baino hamabi segundo beranduago helmugaratu dira. Sailkapen orokorrean, berriz, bosgarren postuan geratu dira.
Bigarren kaletik egin du arraun gaurko estropada eremuan Orioko traineruak, eta hasieran estropadaburuan joan bada ere, bigarren luzerako alde handia atera dio Santurtzik. Hirugarren iritsi da Donostiarra, lehena baino 20 segundo beranduago eta, azkenik, alde handiarekin atzean geratu den Urdaibai, Santurtzik egindakoa baino 49 segundo beranduago. Ohorezko txandan lehiatuagatik, zaila izan da hiru traineruentzat bigarren txandakoek egindako denborak hobetzea, eta txanda horretan atera den Hondarribiak irabazi du gaurko estropada. Hemen dago ikusgai gaurko sailkapena: