Laugarren egin dute Orioko gizonezkoek Hondarribian

Aritz Mutiozabal 2020ko abu. 8a, 20:01

Hirugarren postuan dago kokatuta Eusko Label ligako sailkapenean, 82 punturekin, laugarrena den Donostiarrarekin berdinduta.

Santurtzi izan da jaun eta jabe gaur arratsaldean Honbarribiko XXXIII. Banderan. Sekulako erakustaldia eman du Sotera traineruak ohorezko txandan, eta ligako lehen bandera erdietsi du; lider den Urdaibairekin berdinduta dago orain, 88 punturekin. Hain justu ere, Urdaibai bigarren izan da estropada berean, eta Orio hirugarren, segundo dezente galduta; luze bakoitzean aldeak areagotzen joan dira, gainera. Donostiarra, berriz, laugarren iritsi da.

Sailkapenean, aldiz, oriotarrak laugarren geratu dira; izan ere, bigarren txandan garaile izandako Hondarribia sailkatu da hirugarren. Une honetan, Orio hirugarren da ligako sailkapenean, eta 82na punturekin berdinduta dago laugarrena de Donostiarrarekin.

Bestalde, Getariako XI. Estropada jokatu da eguerdiko, KAE 1 ligako bosgarrena, eta Orioko gizonezkoen bigarren taldea azken postuan sailkatu da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide