Gizonezkoen KAE1 ligako taldeak 10. amaitu du lehia Pasai Donibanen

Mireia Galarza Bastida 2020ko uzt. 26a, 14:33

20:56,55 minutuko denbora eginda, Orioko gizonezkoen KAE 1 ligako taldeak hiru puntu eskuratu ditu Pasai Donibanen, eta guztira, 15 ditu orain. 

12:00etan hasita, IV. Adegi bandera izan dute gaur jokoan KAE1 ligako taldeek Pasai Donibanen. 20:56,55 minutuko denbora eginda, hamargarren postuan amaitu du lehia Orioko taldeak; atzetik izan dira Getxo eta Donostiarra Amenabar. Hori horrela, Orioko KAE1 ligako taldeak hiru puntu eskuratu ditu gaurko lehian, eta guztira, 15 ditu orain. 

Asteburuko emaitzek garbi erakusten dute Orio sailkapenean nahi baino beherago dagoela, eta horrela mantendu dela azken bi egunetan. Izan ere, atzo bederatzigarren amaitu zuen lehia Orioko taldeak, eta gaur hamargarren. Horrek, baina, ez du sailkapen orokorrean gora-beherarik eragin, Oriok 9. postuan jarraitzen baitu sailkapen orokorrean. 

IV. Adegi Bandera

  • 1. Pedreña: 20:29;13 (12 puntu)
  • 2. Getaria: 20:31,18 (11 puntu)
  • 3. Deusto:  20:31,34 (10 puntu)
  • 4. San Pedro: 20:38,66 (9 puntu)
  • 5. San Juan: 20:39,65 (8 puntu)
  • 6. Arkote: 20:44,25 (7 puntu)
  • 7. Astillero: 20:45,15 (6 puntu)
  • 8. Zumaia: 20:46,20 (5 puntu)
  • 9. Camargo: 20:52,34 (4 puntu)
  • 10. Orio: 20:56,55 (3 puntu)
  • 11. Getxo: 20:58,23 (2 puntu)
  • 12. Donostiarra Amenabar: 20:58,60 (1 puntu)

Sailkapen orokorra

  • 1. Pedreña: 47 puntu
  • 2. San Pedro:  42 puntu
  • 3. Getaria: 36 puntu
  • 4. San Juan: 34 puntu
  • 5. Deusto:  33 puntu
  • 6. Arkote: 33 puntu
  • 7. Camargo: 23 puntu
  • 8. Zumaia: 18 puntu
  • 9. Orio: 15 puntu
  • 10. Donostiarra Amenabar: 12 puntu
  • 11. Astillero: 11 puntu
  • 12. Getxo:  8 puntu

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide