Orioko gizonezkoek ez dute egunik onena eduki gaur. Kalearekin ez dute zorterik izan, Lekeition laugarren kaletik aritu baitira arraunean. Ohorezko txandan ere eguraldi okerragoa eduki dute beste txandetan baino. Oriokoak ondo atera dira, baina gero atzean gelditu dira txandan Santurtzi eta biak. Bigarren txandan, berriz, Hondarribiak erakustaldia eman du, eta bandera hara joan da azkenean.
Bigarren egin du Urdaibaik, ohorezko txanda irabazita, eta lidertza lortu du sailkapenean.
Emozio askoko estropada izan da, eta Orio eta Santurtzi, esaterako, pare-parean iritsi dira hirugarren ziabogara, eta lehia bizia eduki dute amaierara arte. Orio aurreratu zaio azken metroetan talde bizkaitarrari, gaur arte lider zen taldeari.
Goizean ilusioz beteta zegoen Iosu Esnaola OAEko presidentea, baina gaur ere ez da iritsi bandera.
Lekeitioko Bandera
- 1. Hondarribia: 20:06;14
- 2. Urdaibai: 20:10;48
- 3. Donostiarra: 20:15;92
- 4. Zarautz: 20:20;92
- 5. Ondarroa: 20:21;14
- 6. Zierbena: 20:22;64
- 7. Cabo: 20:25;28
- 8. Orio: 20:29,52
- 9. Ares: 20:30,00
- 10. Kaiku: 20:31,04
- 11. Santurtzi: 20:32,20
- 12. Lekittarra: 21:00,08
Sailkapen orokorra
- 1. Urdaibai: 77 puntu
- 2. Santurtzi: 76 puntu
- 3. Donostiarra: 74 puntu
- 4. Orio: 73 puntu
- 5. Hondarribia: 66 puntu
- 6. Zierbena: 59 puntu
- 7. Cabo: 49 puntu
- 8. Lekittarra: 37 puntu
- 9. Ares: 32 puntu
- 10. Ondarroa: 32 puntu
- 11. Zarautz: 28 puntu
- 12. Kaiku: 21 puntu