Zazpigarren izan da Orio, KAE 1 ligako debuteko estropadan

Juan Luis Romatet 2020ko uzt. 12a, 08:44

Orioko arraunlariak estropadaren aurretik. Argazkia: CRO Orio

Kepa Deun Arrantzaleen Kofradiako XXI. ikurrina jokatu zuten atzo Pasaiako badian, KAE 1 traineru ligako lehen jardunaldian. Orioko bigarren ontziak maila honetan jokatzen duen lehen estropada ere izan zen atzoko, iaz mailaz igo ondoren.

Erlojuaren aurka eta bost luzetara jokatutako estropada izan zen Pasaiakoa, eta ederki aritu ziren oriotarrak. Zazpigarren izan ziren sailkapen orokorrean, bandera etxera eraman zuen San Pedrorekiko hogei segundora. 

Hemen ikus daitezke estropadako denborak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide