Aurreko asteburuan ekin zioten lehiari herriko bi traineruk, Euskotren eta Eusko Label Ligan. Ezin hobeto hasi ziren: lidertzan dira biak. Emakumezkoetan, gainera, ligako lehen bandera etxeratuta.
Asteburu honetan elkarteko beste traineru batek ligako lehen estropada jokatuko du, Angel Mari Larrañagak zuzentzen duen gizonezkoen bigarren taldeak. Iaz merezimendu osoz mailaz igo, eta aurten, KAE1 Ligan ariko da taldea. Larunbatean jokatuko dute asteburuko lehen eta azken estropada; igandean ez dute lehiarik izango.
Hauek dira herriko traineruek asteburuan jokatuko dituzten estropadak:
Larunbata
- Euskotren eta Eusko Label Liga: Donostian, 17:40etik aurrera.
- KAE1: Pasaian, 19:15etik aurrera.
Igandea
- Euskotren eta Eusko Label Liga: Zierbenan, 11:40etik aurrera.