Hainbat ezusteko eman zituen Orioren atzoko errezibimenduak. Besteak beste, Ibon Arrutik bertsoak abestu zituen Joritz Etxeberriak teklatuarekin laguntzen zion bitartean, eta Jon Salsamendi entrenatzaileak 'Agurra' eskaini zien bertaratu ziren herritarrei.