Portugaleten amaitu dute estropada denboraldia TKE ligako arraunlariek. Orio zazpigarren geratu da sailkapenean, baina gaurko emaitza ez da garrantzitsua izan, atzotik liga matematikoki irabazita baitzuten. Urdaibai izan da txapeldun 19:09,34ko denborarekin, eta Ondarroak egin du bigarren denborarik onena (19:16,24). Sailkapenak sailkapen, Oriok irabazi du Eusko Label liga, eta koroarekin itzuliko dira etxera gaurkoan. Garaipen historikoa, izan ere, lehen aldiz irabazi dute TKE liga. Hirukoa borobildu dute Mirotzek gaurkoan, izan ere, aurtengo denboraldian liga irabazi duen hirugarren trainerua izan da: Euskotren liga eta KAE 2 liga ere Oriok irabazi ditu.
Hemen dago ikusgai gaurko sailkapena:
1. Urdaibai 19:09,34
2. Ondarroa 19:16,24
3. Hondarribia 19:24,50
4. Donostiarra 19:28,30
5. Zierbena 19:28,64
6. Santurtzi 19:36,22
7. Orio 19:43,62
8. Cabo 20:14,04
Errezibimendua herrian
Ligako txapeldunak direla ospatzeko errezibimendua egingo diete herrian arraunlariei. 19:00etan izango da herriko plazan, eta dei egin diete oriotar guztiei elastiko horia soinean dutela bertaratu daitezen.