Emozioz betetako estropada izan da gaur Oriok eta Hondarribiak Donostian jokatu dutena. Estropada zehar lehia estua izan da bi taldeen artean. Brankaz lau segundo aurretik ere izan da Orio, baina poparean Hondarribiak aurre hartu du eta lortutako errenta txikiari eutsi dio azken unera arte. Etxeko mutilek gogor borrokatu badute ere, ez dute lortu txanda irabazterik. Gorka Aranberri patroiak azaldu dutenez, "bueltako luzea oso gogorra izan da. Bandera irabazteko aukerarekin etorri gara, eta pena izaten da bigarren sailkatzea, baina hala ere, egindako lanaz harro egon behar dugu. Zorionak eman nahi dizkiogu Hondarribiari".
Gaurko jardunaldiko sailkapena
1.- Hondarribia 19:41,70
2.- Orio 19:42,96
3.- Donostiarra 10:43,44
4.- Bermeo 19:53,38
5.- Santurtzi 19:55,86
6.- Ondarroa 19:59,92
7.- Zierbena 20:03,38
8.- Kaiku 20:14,52