Oriotarrek laugarren eta bigarren kaletik arraunean egingo dute gaur, Donostian

Karkara

Orioko bi traineruek ohorezko txandan jokatuko dute estropada. Emakumezkoek laugarren kaletik, eta gizonezkoek bigarrenetik. 

Dena prest da Kontxako Banderako bigarren jardunaldirako. Goizean goiz egin dute gaurko estropadetako kale zozketa, eta bertan izan dira arraun elkarteetako ordezkariak.

Hurrengoa da kale zozketa:

Emakumezkoak
1. txanda:
1.- Telmo Deun
2.- Kaiarriba Donostia
3.- Riveira
4.- Hondarribia

Ohorezko txanda
1.- Gu Arraun
2.- Hibaika
3.- San Juan
4.- Orio

Gizonezkoak
1. txanda
1.-Kaiku
2.- Ondarroa
3.- Urdaibai
4.- Kaiarriba

Ohorezko txanda
1.- Hondarribia
2.- Orio
3.- Santurtzi
4.- Zierbena

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide