Argazkiak: Joxemari Olasagasti
Igandean Donostiako Estropadako bigarren jardunaldia jokatuko da, eta Orioko bi traineruek bandera etxera ekartzeko aukera zabalik dute. Horregatik, atzo arratsaldean, arraunlariak entrenatzera atera zirenean, jendetza aurkitu zuten moila inguruan beren zain. Oriotarrak etxeko arraunlariak animatzera hurbildu ziren portura, eta estropalariek herritarren babesa eskertu zuten uretatik.
Argazkiak: Joxemari Olasagasti