Emakumezkoen trainerua nagusi izan da lehen estropadan

Karkara 2019ko ira. 1a, 11:38

Emakumezkoen traineruak hamar segundoko aldearekin irabazi du Kontxako Banderako lehen estropada. 

Kontxako 12. Banderaren lehian, lehen txandan jokatzea egokitu zaio Orioko emakumezkoen traineruari. Estropadaren hasieratik atera die aldea beren txandan aritu diren gainontzeko traineruei, eta bigarren txandan oriotarren nagusitasuna berretsi da. 

Helmugara 10:43.34 denboran iritsi dira, bigarren egin duen Arraun Lagunaki sei segundoko aldea aterata. Hirugarren sailkatu da Hibaika, hamar segundora. Ziaboaga eman eta itzultzea zailagoa izango zela ohartu dela dio Itxaso Azkonobieta arraunlariak: "Hala ere, itzuleran hortzak estutu eta aurrea hartzea lortu dugu". "Gustura" daude oriotarrak emaitzarekin, eta gogoz daude datorren astean jokatuko duten Ohorezko txandarako. 

Oriorekin batera arituko dira Ohorezko txandan Arraun Lagunak, Hibaika eta San Juan.

Emaitzak:
1. Orio: 10:43.34
2. Arraun Lagunak: 10:49.76
3. Hibaika: 10:54.04
4. San Juan: 10:56.60
5. Hondarribia: 11:01.40
6. Riveira: 11:04.84
7. Donostiarra: 11:05.92
8. Zumaia: 11:09.26

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide