Bigarren eta bosgarren aterako dira Orioko traineruak Kontxako sailkapen estropadan

Karkara

Gaur jokatuko dute Orioko bi traineruek Kontxara sailkatzeko estropada. Erlojuaren aurkako proba izango da, eta dagoeneko erabakita dago zenbatgarren aterako den traineru bakoitza.

Zozketako emaitzen arabera, nesken Orioko trainerua bigarren aterako da gaurko proban, Tolosaldeko traineruaren atzetik. Nesken probari 16:30ean emango diote hasiera gaur, eta minutu bateko aldearekin aterako dira traineruak. Guztira, 20 txalupak hartuko dute parte Kontxarako sailkapenerako lehian, emakumezkoen kategorian.

Gizonen kasuan, berriz, bosgarren aterako da trainerua, Santurtziko Soteraren ondoren eta Hondarribikoa baino lehenago. Emakumeen estropada bukatu eta jarraian hasiko da gizonezkoen sailkapenerako lehia. Kategoria horretan, 23 traineru aterako dira erlojuaren aurkako proban, minutu bateko aldearekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide