Boiroko bandera irabazita, matematikoki ligako txapelduna da Orio

Karkara 2019ko abu. 25a, 13:23

(@actraineras)

Borobila izan da asteburua Orioko Arraunketa Elkartearentzat. Boiroko (Galizia) bandera irabazi du Oriok gaurkoan, eta deskalifikaziorik ezean, ligako txapela poltsikoratuko du.

Bandera eskuratu du gaur gizonezkoen Orioko lehen taldeak Boiron. 19:43,8ko denborarekin, atzean utzi ditu Zierbena (19:52,66) eta Hondarribia (19:58,1) bere txandan. Sailkapen orokorrean, Zierbenaren atzetik, hirugarren izan da Urdaibai (19:57,49) eta laugarren Hondarribia.

Bandera irabaztearekin batera Oriok sailkapen orokorrean Hondarribiari 15 puntuko aldea ateratzea lortu du. Hala, ligako txapelduna da Orio matematikoki. Oraindik liga amaitzeko bi estropada falta badira ere, deskalifikazio batekin soilik galduko lukete txapela oriotarrek. 

'Play off'-ak erabakita

San Pedro eta Astilleroren arteko lehia bizian gaur geratu da erabakita nor izango den irailaren 14an eta 15ean play off-ak jokatuko dituena, eta nor lehiatuko den zuzenean KAE 1 ligan, datorren denboraldian. San Pedrok lortu du play off-etarako txartela, beraz, Bermeon eta Portugaleten Zarautz, Deusto, Aresek eta Tiranekin neurtuko ditu indarrak. Bertan erabakiko da zein bi talde lehiatuko diren datorren denboraldian TKE ligan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide