Oriok bosgarren egin du Bueun

Karkara

Gizonezkoen Orioko lehen taldeak bi estropada izango ditu asteburu honetan Bueun (Galizia). Atzokoan, bosgarren postuan sailkatu ziren.

Santurtziko traineruak irabazi zuen atzokoan estropada (20:06,66) eta, oriotarrak, bosgarren iritsi ziren helmugara (20:18,34). Lehia gogorra izan zuten atzoko estropadan lehen hiru sailkatuek, izan ere, hirurak lau segundoren barruan iritsi ziren helmugara, eta estropada osoan zehar aldea txikiagoa izan zen. Hain zuzen, Hondarribiak egin zuen bigarren, eta Zierbenak hirugarren.

Atzoko estropadaren ostean lidertzan jarraitzen du Oriok sailkapen orokorrean 183 punturekin, eta atzetik dauka Hondarribia, 171 punturekin. Kontxa tartean dela, hiru estropada falta dira liga amaitzeko, eta Oriok abantaila badu ere, oraindik, ez dago ezer erabakita. Hiru horietatik lehena gaur goizean bertan; Galizian izango da gaurkoa ere, Boiron.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide