Irudietan: Horiz jantzi da gaur eguerdian Zarautz

Karkara

Oriotar ugari hurbildu dira Zarauzko portu ingurura, estropadak bertatik bertara ikusteko.

Euskotren eta Eusko Label ligetako jardunaldia jokatu da gaur Zarautzen, eta oriotar ugari hurbildu dira estropadak bertatik bertara ikusteko. Orioko emakumezkoen traineruak Zarauzko Ikurriña eta Euskotren ligako Koroa irabazi ditu, eta gizonezkoen ontzi nagusia bigarren sailkatu da Hondarribiaren atzetik. Izan ere, Hondarribia izan da azkarrena bi jardunaldietan, Zarautzen.

Ikusi Euskotren ligak sailkapena
Ikusi Eusko Label ligako sailkapena

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide