Gorriz markatuta izaten dute Zarauzko estropada arraun taldeek, eta gaur arratsaldean ez dute hutsik egin. Zarauzko Ikurriñako lehen jardunaldian lehia bizia izan da ontzien artean, eta Zarauzko Ikurriña irabazteko lehiak zabalik jarraitzen du oraindik; beraz, bihar erabakiko da zein taldek irabaziko dituzten Zarauzko Ikurriñak.
Emakumezkoen Euskotren ligan, oriotarrak izan dira nagusi, eta bi segundoko errenta atera diote bigarren sailkatu den Arraun Lagunak taldeari. Ikusi hemen Euskotren ligako gaurko jardunaldiko sailkapena
Gizonezkoen Eusko Label ligan bestalde, ohorezko txandan pare-parean ibili dira Orio eta Hondarribia estropada osoan zehar, baina azken luzean Santurtzi sartu da lehian. Azkenean Hondarribia (19:42,32) nagusitu da, bigarren izan da Santurtzi (19:46,68) eta oriotarrak (19:47,02) hirugarren sailkatu dira, bizkaitarrengandik 34 ehunenekotara. Ikusi hemen Eusko Label ligako gaurko jardunaldiko sailkapena